Bergarako Udala k lehiaketa-oposizio irekiaren bidez Agorrosin eta udal eraikinetako garbitzaile lanpostuetarako lan-jardun partzialean 6 langile kontratatuko ditu, kontratu finkoarekin. Lanpostuak E sailkapen-mailan Ofizioen langilegoa ri dagokion klasekoak dira.
Lanpostuen eginkizun eta ardura nagusiak Bigarren Oinarri an zehazten dira. Lantokiak ez dira finkoak izango eta unean uneko premien arabera aldatuko dira. Eguneko eta urteko dedikazioa eta ordutegia ere aldatu ahalko dira, sortutako lan premiek eragindako ordu osagarriekin.
Halaber, B1B1 hizkuntz eskakizuna dagokio, nahiz eta ez den derrigorrezkoa. Lan-kontratua lan-jardun partzialekoa izango da, eta ordu osagarriekin osatuko da egon daitezkeen premien arabera. Lan-egutegia eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira.
Oposizioaldiaren fasea bukatu aurretik, udalak deialdi honetan kontratatuko diren pareko eraikinetako garbitzaile lanpostu gehiago betetzea ere erabaki dezake, baldin eta aurrez onartu eta argitaratu izan baditu dagokion lan eskaintza publikoan. Horrela, Agorrosin eko, Ipintza instalazioetako eta eraikinetako garbitzaileen lanpostu gehiago beteko dira.
Hautaketa-prozesua gainditu baina lanposturako kontratu finkoa lortzen ez duten izangaiek lan-poltsa bat osatuko dute, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Lan-poltsa hori erabili ahalko da Agorrosin edo eraikinetako garbitzaileen edo kategoria eta eginkizun parekideak izan daitezkeen behin-behineko lan premiei erantzuteko.




