Trafiko aldaketak Elgoibarren, Errezabalgo ezponda egonkortzeko lanak direla eta

Uztailaren 13tik aurrera, Urazandi auzoko bide bat itxiko da eta Kalamua kalea noranzko bikoitzekoa izango da.

Obra-lanak direla eta, trafikoa bideratzeko seinaleak eta hesiak kale batean.
IA

Obra-lanak direla eta, trafikoa bideratzeko seinaleak eta hesiak kale batean.

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, Errezabal egoitza berria eraikitzeko ezponda egonkortzeko lanek trafiko eta aparkaleku aldaketak eragingo dituzte Urazandi auzoan uztailaren 13tik aurrera.

Datorren astelehenetik, uztailaren 13tik, Urazandi auzoko 19 eta 20 zenbakien parean dagoen bidea itxita egongo da. Esku-hartze horrek eraginda, Kalamua kaleak noranzko bikoitzeko zirkulazioa izango du aldi baterako, auzotarren eta ibilgailuen mugikortasuna bermatzeko helburuarekin.
Aurreikuspenen arabera, neurri horiek bi hilabete inguru iraungo dute, irailaren erdialdera arte. Lan horiek hasi aurretik, bide-seinaleak margotzeko lanak egiten ari dira, eta horren ondorioz, Kalamua kalean ezin izango da aparkatu asteazkena bitartean.
Alternatiba gisa, herritarrek Herri Eskolako patioan aparkatu ahal izango dituzte ibilgailuak. Udalak zehaztu duenez, uztailaren 13tik aurrera, Urazandi auzoko bidea ixtearekin batera, Herri Eskolako patioa aparkaleku gisa irekiko da eta Kalamua kalean aparkatzea debekatuta egongo da.