Aurtengo bainu denboraldia ekainaren 13tik irailaren 13ra bitartean luzatu da, eta guztira 54.465 erabiltzaile erregistratu dira. Kopuru honek iazko denboraldiarekin alderatuta %15eko igoera suposatzen du, orduan 47.204 erabiltzaile izan baitziren. Udala 2005ean hasi zen erabiltzaile kopuruak neurtzen, eta datuen arabera, 2009koa izan zen jendetsuena, 55.056 erabiltzailurekin. Aurtengoa, beraz, bigarren denboraldi jendetsuena bilakatu da, 2009koa baino 591 erabiltzaile gutxiagorekin.
Hilabeteka banatuta, datuak honakoak dira: ekainean (13tik 30era) 16.440 erabiltzaile, uztailean 24.346, abuztuan 9.348 eta irailean (13ra arte) 4.332. Uztaila izan zen jende gehien bildu zuen hilabetea, alde nabarmenarekin.
Denboraldiko egunik jendetsuenak uztailaren 21a izan zen, 2.313 erabiltzailerekin; ondoren, uztailaren 23a (1.988) eta uztailaren 5a (1.475).
Elgoibar Kirolak-ek 4.608 abonatu ditu, iazko kopuru bera mantenduz. Udal arduradunek azpimarratu dutenez, datu honek ohiko erabiltzaileen "oinarri sendoa" erakusten du. Udalak pozik agertu da datuekin, eta nabarmendu du igerilekuak ezinbesteko gunea direla aisialdirako eta bero-boladen aurrean aterpe segurua izateko. Aurten, gainera, beroagatiko alarma gorria zegoenean igerilekuen ordutegia luzatzeko neurria hartu zuten.
Bainu denboraldia ekainaren 13an hasi zen, festa giroan. Jarraian, igerilekuen erabiltzaile kopuruen bilakaera urtez urte:
2026: 54.465
2025: 47.204
2024: 40.210
2023: 47.400
2022: 47.000
2021: 41.500
2020: 27.000
2019: 43.000
2018: 42.000
2017: 34.000
2016: 40.411
2015: 45.123
2014: 34.522
2013: 53.527
2012: 52.000
2011: 42.065
2010: 48.000
2009: 55.056
2008: 34.342
2007: 15.000
2006: 29.000
2005: 32.000
2025: 47.204
2024: 40.210
2023: 47.400
2022: 47.000
2021: 41.500
2020: 27.000
2019: 43.000
2018: 42.000
2017: 34.000
2016: 40.411
2015: 45.123
2014: 34.522
2013: 53.527
2012: 52.000
2011: 42.065
2010: 48.000
2009: 55.056
2008: 34.342
2007: 15.000
2006: 29.000
2005: 32.000




