Ohiko 'pausoetatik' oinez Arratera igotzeko ibilbidean, Eibarko historia eta identitatea ezagutzeko eta bere etorkizunari buruz hausnartzeko aukera eskainiko diete herritarrei. Helburua da "Eibar nolakoa izatea nahiko genuke 2050ean?" galderaren inguruko hausnarketa kolektiboa sustatzea.
Ibilbidean hiru geldialdi proposatuko dira. Lehenengoan, Jesus Gutierrez historialariak gidatuta, hiriaren eboluzioa markatu duten gertaerak eta lekuak ezagutuko dira.
Bigarren geldialdian, Tekniker zentro teknologikoak bere proiektu berritzaileak aurkeztuko ditu, Eibarrekin duen lotura estua nabarmenduz. Bertan, Zaporeak elkarteak hamaiketakoak eta ur botilak salduko ditu bost euroren truke, itsulapiko solidarioak ere jarriz.
Hirugarren geldialdian, parte hartzaileek galdeketa labur bat bete eta zozketa batean parte hartu ahal izango dute. Saria Teknikerren instalazioetara bisita gidatua egitea izango da.
Deporrekoek gidatutako ibilbidea egiteko hiru talde antolatuko dira: 09:30ean, 10:00etan eta 10:30ean. Izena emateko aukera [hemen](https://forms.cloud.microsoft/Pages/ResponsePage.aspx?id=v1P2YiGcW0a9vxsYuhZGJAWJ5fE0fY1DiU0R1Gh_pjFUNjNFTU5ZNTVRVkpJME4yMTRMT1k5TlNLUC4u) dago.




