Mutriku Futbol Taldeak ostegun honetan burutuko ditu 2025/2026 denboraldiaren amaierako azken bilerak, jokalarien gurasoekin, Zabiel Kultur Etxean. Jardunaldi hauek talde bakoitzaren bilakaera aztertzeko eta datorren urterako aurreikusitako aldaketak eta hobekuntzak aurkezteko balioko dute.
Klubak garrantzi handia ematen die bilera hauei, talde bakoitzaren kudeaketa hobetzeko. Zuzendaritza taldearen arabera, "gurasoen iritziak, proposamenak eta ekarpenak funtsezkoak dira eguneroko lanean sortzen diren beharrak identifikatu eta gure klubaren etorkizuna elkarrekin eraikitzen jarraitzeko".
Horregatik, klubak jokalari guztien gurasoak gonbidatu nahi ditu parte hartzera. Egitaraua honakoa da: 18:00etan, Futbol Eskolako umeen gurasoentzako batzarra; 18:45ean, Infantil B taldeko gurasoentzat; eta 19:30ean, Infantil A taldeko gurasoentzat.




