Eibarko Udala k eta BIC Gipuzkoa k Toribio Echevarria Sariak en 36. edizioa aurkeztu dute, Euskadiko ekintzailetza berritzailea sustatzeko helburuarekin. Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 7 ra arte egongo da zabalik. Deialdi honek zientzia eta teknologian oinarritutako irtenbide berritzaileak garatzen dituzten startup eta proiektu enpresarialak ezagutu, babestu eta bultzatu nahi ditu, bereziki deeptech proiektuetan jarriz arreta.
Ekonomiaren eraldaketa eta inpaktu handia duten proiektuak sustatzeko helburuarekin, sariak hainbat sektore estrategikotan zentratuko dira, hala nola teknologia kuantikoetan, adimen artifizialean, bioteknologian, material berrietan eta energia garbietan.
Sariak hiru kategoriatan banatuko dira: «Startup eta Proiektu Enpresarialak», «Enpresa Berritzaileak» eta «Enpresa Eibartarra – Made in Eibar». Lehen bi kategorietako irabazleek 12.000 euro ko diru-saria jasoko dute, baita proiektuen garapenerako laguntza programak eta baliabideak ere. Hirugarren kategoria espezifiko honek, Eibarren egoitza duten edo urtebeteko epean bertan ezartzeko konpromisoa duten ekimenentzat, 12.000 euroko diru-saria eta 10.000 euro ko bono teknologikoa eskainiko ditu, batez ere industria aurreratua, sportech eta trantsizio ekologikoa bezalako sektoreetan.
Jon Iraola, Eibarko alkatea; Laura Espin, BIC Gipuzkoako Proiektu zuzendaria; eta Vanesa Hortas, Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza zinegotzia, izan dira ekitaldian. Haiek nabarmendu dute sari hauek talentua detektatzeko eta Euskadiko berrikuntza eta ekintzailetza ekosistema indartzeko tresna garrantzitsua direla.
Jon Iraola k azpimarratu duenez, "Toribio Echevarria Sariak dagoeneko Eibarko nortasunaren eta ekintzailetza eta berrikuntzarako dugun apustuaren funtsezko zati bat dira". Alkateak ekintzaileak eta enpresak beren hautagaitzak aurkeztera animatu ditu, Euskadin dagoen talentua eta potentzial handiko ekimenak ikusgarri egiteko.
Laura Espin ek gaineratu duenez, sariak "ekintzailetza aurreratuaren aldeko gure apustu estrategikoa indartzen dute, bereziki deeptech teknologietan oinarritutako proiektu eta enpresentzat". Era berean, Vanesa Hortas ek nabarmendu du sarien bilakaera eta proiektu berriak hautemateko duten gaitasuna, etorkizuneko industriaren eraldaketan paper garrantzitsua izan dezaketen arloetan jarriz fokua.
Interesdunek sarien webgunean kontsultatu ahal izango dituzte oinarri guztiak eta parte hartzeko baldintzak. Antolatzaileak Eibarko Udala eta BIC Gipuzkoa dira, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren Ekintzailetza eta Nazioartekotze Zuzendaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko eta Proiektu Estrategikoen Sailaren parte-hartzearekin.




