SD Eibarrek puntu baliotsua lortu du Madrilen

Armaginek berdindu egin dute Real Madrilen aurka Alfredo Di Stéfano zelaian, eta sailkapeneko bosgarren postuan daude lau punturekin.

Futbol pilota bat belar gainean, ate sareta lausotuta atzealdean, urrezko orduko argia.
IA

Futbol pilota bat belar gainean, ate sareta lausotuta atzealdean, urrezko orduko argia.

SD Eibarrek puntu bat eskuratu zuen atzo Madrilen Real Madrilen aurka jokatu zuen F Ligako partidan, eta sailkapeneko bosgarren postuan jarraitzen du lau punturekin.

F Ligako bigarren jardunaldian lehiatu zen atzo SD Eibar taldea. Madrilgo Real Madrilen aurka jokatu zuen partida zaila, baina eibartarrek lehen jardunaldian erakutsitako maila ona berretsi zuten eta puntu banaketarekin itzuli ziren etxera, 0-0 emaitzarekin.
Etxeko taldeak ez zuen nagusitasunik erakutsi, eta Eibarrek ondo eutsi zion etxekoen aukerei; izan ere, madrildarrek 29 jaurtiketa egin zituzten, eta eibartarrek bakarra. Horren harira, Anna Wellmann atezainaren lana nabarmendu behar da, Bayern München taldetik utzita etorritako jokalari honek zortzi geldiketa egin baitzituen.
Berdinketa honekin, Eibarrek lau puntu ditu orain eta sailkapeneko bosgarren postuan kokatzen da, Real Madrilekin berdinduta. Hurrengo asteartean, irailaren 13an, 19:30ean, Badalona Women taldea hartuko du Eibarrek Ipuruan.