Bihar hasiko dira Elgoibarko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean lizitatutako obra, Arriaga Poligono ko sarrerako semaforoak jartzeko. Lanen proiektua Girder eta Sener enpresek egin dute, eta Otegi Gaztañaga S.L. enpresak exekutatuko ditu.
Obra honek 166.974,14 euro ko aurrekontua du (BEZ gabe) eta 12 asteko gauzatze-epe aurreikusten da. Gaur bertan hasiko dira instalazio lanak: kasetak jarri, seinaleztapena ezarri eta obraren antolaketa egingo da.
Semaforo berriek inguru horretako trafikoaren antolaketa hobetzea dute helburu, baita oinezkoen eta ibilgailuen arteko segurtasuna nabarmen handitzea ere.
Elgoibarko Udala k barkamena eskatu die herritarrei obrek sor ditzaketen eragozpenengatik, eta obra-seinaleei arreta jartzeko deia egin die.




