SD Eibar taldeak azken hiru partidak irabazi ditu, bederatzi puntu eskuratuz eta Hypermotion Ligako bigarren postuan kokatuz, lehen jardunaldian izandako emaitza txarra ahaztuta.
Atzo arratsaldean, Granada CF taldea hartu zuen Jokin Aranbarri k zuzentzen duen taldeak. Hasiera batean neurketa gogorra zirudien arren, eibartarrentzat gozagarria bihurtu zen.
Eibarrek azkar jarri zuen partida bere alde. 7. minutuan, aukera batzuk izan ondoren, Ivan Gil ek gola sartu zuen area kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Etxekoak nagusi izan ziren jokoan zein markagailuan. Atsedenaldia iritsi baino lehen, Adu Ares ek bigarren gola sartu zuen, baloia kanpoko aldearekin jo ondoren.
Jokalariek ondo eskertu zuten atsedenaldia, bero handia baitzegoen Eibar ren. Atsedenalditik bueltan, 57. minutuan, Jon Guruzeta k hirugarren gola sartu zuen talde gorriurdinarentzat. Guruzetak bere aitonari eskaini zion gola, udan hil dena.
Eibarrek lasai jokatu zuen abantailarekin. Epaileak Jair zelaitik bota bazuen ere, taldeak ondo eutsi zion hamar jokalarirekin.
Garaipen honekin, Eibarrek bederatzi puntu ditu eta lider den Castelló rengandik puntu bakarrera dago. Hurrengo jardunaldia datorren astelehenean jokatuko du, irailaren 14an, 20:30ean, mailaz igo berri den Celta Fortuna ren aurka.




