Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako ikastaroek hainbat ezagutza-arlo hartzen dituzte, eta guztiak euskaraz emango dira. Interesdunek www.ueu.eus webgunean kontsultatu dezakete eskaintza eta izena eman.
Elgoibarko Udalaren Euskara sailak emango dituen dirulaguntzei dagokienez, Elgoibarren erroldatuta dauden langabeek, ikasleek, pentsiodunek eta jubilatuek matrikularen kostu osoa jasoko dute. Gainera, lanean ari direnei matrikularen prezioaren erdia ordainduko zaie.
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako ikastaroek hainbat ezagutza-arlo hartzen dituzte, eta guztiak euskaraz emango dira.
Laguntza horiei buruzko informazio gehiago nahi dutenek, Elgoibarko Udaleko Euskara sailarekin harremanetan jarri ahal dira, euskara@elgoibar.eus helbidera idatziz.




