Data horretatik aurrera, beharrezkoa izango da OTA txartelaren modalitateren bat izatea aparkatu ahal izateko, erregulaziorik gabeko guneetan izan ezik. Zerbitzua bi fasetan garatuko da: lehenengoa maiatzean izango da, eta gune aktiboak asteburuetan eta jaiegunetan bakarrik egongo dira martxan.
Ekainaren 1etik aurrera, zerbitzua egunero egongo da martxan, denboraldia amaitu arte, hau da, irailaren 30era arte. Egoiliarrentzako guneak, berriz, etenik gabe egongo dira martxan maiatzaren 1etik irailaren 30era.
Udalak apirilaren 30era arte ireki du OTA txartel desberdinak eskatzeko epea. Modalitateen artean, egoiliarrentzako txartel berezia (urtekoa) 60 eurokoa da; udatiarrentzako txartela (maiatzaren 1etik irailaren 30era) 60 eurokoa; egoiliarrentzako lan-txartela (maiatzaren 1etik irailaren 30era) 30 eurokoa; eta ez-egoiliarrentzako lan-txartela (maiatzaren 1etik irailaren 30era) 60 eurokoa.
Udatiarrentzako txartelak herritarren arretarako zerbitzuan eskatu beharko dira, eta gainerako modalitateak Udaltzaingoaren bulegoan kudeatuko dira. Egoiliar-txartela helbideratuta dutenek zuzenean jasoko dute etxean, izapide gehigarririk egin gabe.




