Lan horiek AP-8, AP-636, AP-1 eta GI-20 autobideetan egingo dira, bi fasetan banatuta. Lehenengo fasean, 2026 an, 21 kilometro berrituko dira 13 tarte ezberdinetan. Bigarren fasean, 2027 an, gainerako 25 kilometroak konponduko dira, aurreikusitako 46 kilometroak osatuz.
Aurten, AP-8 errepidean, Bilborako noranzkoan, 3,2 kilometro hobetuko dira Mendaro, Elgoibar eta Eibar artean. Behobiako noranzkoan, berriz, Elgoibar parean 2,4 kilometro eta Deba parean 4,3 kilometro konponduko dira. AP-636 errepidean, Bergarako noranzkoan, 1,5 kilometro berrituko dira Ormaiztegi eta Ezkio-Itsaso artean, eta beste 925 metro Bergara n. Beasain erako noranzkoan, Zumarraga n 1,6 kilometroko tarte bat konponduko da.
AP-1 errepidean, Eibarrerako noranzkoan, hiru tarte berrituko dira: Arrasate n 2,8 kilometro, eta Bergara n 1,9 kilometroko eta kilometro bateko bi tarte. GI-20 errepidean, Errenteria eta Pasaia arteko 800 metroko tartea konponduko da bi noranzkoetan. 2027 an, gainerako 25 kilometroak berrituko dira.
Bestalde, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Espainiako Gobernuari eskatu zioten atzo, Gipuzkoako errepide sareko tunelen segurtasuna hobetzeko eta modernizatzeko lanak Europako funtsekin %100ean finantzatzea, Estatuko errepideetan gertatzen den bezala.




