Hilabete honetan zehar, Udalak hainbat hobekuntza lan egin ditu herrian. Horien artean, Lazeaga Aretoaren kanpoaldeko margoketa lanak nabarmentzen dira. Era berean, haurreskolan karpa bat jarri da, udaberrian eta uda hasieran haurrei gerizpea eskaintzeko helburuarekin, eta errekaren inguruko garbiketa lanak ere burutu dira.
Gainera, Lamuzako pasealekuan zegoen zuloa konpontzeko lanak hasi dira. Azken asteetan, hondakin arriskutsuak jasotzeko bi gune berri sortu dira Baias-Landaluze-Zumalakarregi bidegurutzean eta tren geltokiaren alboan. Beste bi gune, berriz, erabat ordeztu dira Aretan (elizako plazatxoan) eta Lamuza plazan. Udalerrian dauden gainerako bilketa gune guztiak gainbegiratu eta konponduko dira.
“"Datozen hilabetetan ere, jarduketak egiten jarraituko dugu udalerriko espazio ezberdinetan, auzoen benetako beharrei erantzuteko."




