Mobilizazioa, ostiralero bezala, manifestazio batekin hasi da, baina oraingoan, ohiko plazan amaitu beharrean, udalbatza aretoa hartu dute. Langileen helburua udalburuekin hitz egitea zen, baina ez zegoen udaletxean.
“"Haserre gaude pasa den astean bilera egin genuelako eta ez zigutelako Bruselako batzarraren berri eman. Horrelako hitzorduak ez dira egun batetik bestera egiten."
Grebalariek adierazi dute udalburuak hedabideetan aipatu zuela Europar Batzordearekin izandako elkarrizketa “emankorra” izan zela, baina ez dela langileekin harremanetan jarri. Langileek salatu dute udalburuak beste pertsona batzuekin hitz egiten duela, beraiekin izan ezik, nahiz eta enpresaren egoerarekin “oso larrituta” daudela entzun.
Udalbatza aretoa okupatu ondoren, udal gobernuko beste kide batekin hitz egin dute, eta datorren astean bilera bat egitea adostu dute. Zinegotzi horrek ez zuen Europar Batzordeari buruzko informaziorik.
Ordubeteko protestaren ostean, Amurrioko Udaletxea utzi dute Tubos Reunidoseko langileek.




