Tubos Reunidoseko langileek kaleratzeen aurkako aldarriak zabaldu dituzte Mendizorrotzan

Amurrioko fabrikako langileek greba mugagabearen etorkizuna erabakitzeko batzarra egingo dute datorren astean.

Tubos Reunidoseko langileak Mendizorrotzako estadioaren aurrean kaleratzeen aurka protestan.
IA

Tubos Reunidoseko langileak Mendizorrotzako estadioaren aurrean kaleratzeen aurka protestan.

Tubos Reunidoseko langileek Gasteizko Mendizorrotza estadioaren aurrean bildu ziren atzo, Alaves eta Athletic taldeen arteko partidua aprobetxatuz, kaleratzeen aurkako aldarriak plazaratzeko.

Protesta honekin, enpresak aurreikusitako kaleratzeen aurkako borrokarekin jarraitzen dute. Langileek beren egoera ikusarazi nahi izan zuten kirol ekitaldi jendetsu baten aurrean.
Datorren astea erabakigarria izango da Amurrioko fabrikako greba mugagabearentzat. Izan ere, ostegun goizean langileen batzarra egingo da, lanuztearekin jarraitu edo ez bozkatzeko.

"Hedabide herritarra gara, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan."

Aiaraldea Hedabideko lantaldea
Kazetaritza independentea eta anitza sustatzeko helburuarekin, eskualdeko hedabideek herritarren laguntza ekonomikoa eskatzen dute beren proiektuak aurrera ateratzeko.