Ehun langile baino gehiagok parte hartu dute protestan, goizeko hamarretan Amurrioko lantegian hasi eta herriko erdigunera joan dira errepidez. Bertan, bidea moztu dute eserita. Ondoren, udaletxeko plazan elkartzeko asmoa dute hamaiketan.
Amurrioko lantegia greba mugagabean dago joan den martxoaren 16tik. Langileen helburua EREa erretiratzea, Amurrioko lantegiko altzairutegia ez ixtea eta logistika ez kanporatzea da.
Gaurko kontzentrazioaren ondoren, datorren astean enpresa batzordeak beste bi bilera egingo ditu: bata Tubos-eko zuzendaritzarekin, haiek deituta, eta bestea Industria Sailarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin, apirilaren 16rako.




