Zerbitzu berezi honek Urduñako tren geltokitik 0:35ean, 2:35ean eta 3:35ean abiatuko diren trenak barne hartzen ditu igande goizaldean. Era berean, Abandoko geltokitik Urduñarako noranzkoan tren berezi bat aterako da 1:35ean, eta beste bat Laudiotik 3:05ean.
Bidaiariek Bilbo eta Urduña arteko asteburuko eguneko zerbitzu erregularra ere erabili ahal izango dute. Gainera, inguruko beste bidaiariek C1 (Bilbo-Santurtzi) eta C2 (Bilbo-Muskiz) lineetako trenen loturak erabili ahal izango dituzte, tren konpainiak jakinarazi duenez.




