Maderas de Llodioko greba amaituko da ofizialki uztailaren 1ean

Langileek eta Garnica multinazionalak behin betiko akordioa ixtear dute, eta horrela amaituko da Aiaraldeko historiako grebarik luzeena.

Langile baten eskuak egur zati bat eusten, industria-makineria lausoa atzealdean.
IA

Langile baten eskuak egur zati bat eusten, industria-makineria lausoa atzealdean.

Datorren asteazkenean, uztailaren 1ean, amaituko da ofizialki Maderas de Llodioko langileen greba mugagabea, Garnica multinazionalarekin behin betiko akordioa ixtear baitute.

Iturri sindikalek jakinarazi dutenez, langileek eta enpresak akordio bat ixtear dute, eta horrek amaiera jarriko dio iragan irailaz geroztik indarrean egon den lanuzteari. Greba honek Aiaraldeko historiako grebarik luzeena bilakatu da, 284 egun inguru iraunez aurreikuspenak betetzen badira.
Akordioa behin betiko ixteko, mobilizazio bat antolatu dute grebalariek datorren astelehenerako. 18:30ean Eroskiko biribilgunetik abiatu eta Herriko plazaraino joango dira. Bertan, agerraldi bat egingo dute ordu erdi beranduago, egindako borrokaren balorazioa egiteko eta lortutako akordioaren xehetasun gehiago azaltzeko.
Langileek 35 kiderekin kaleratzeen aurka abiatu zuten lanuztea. Joan den ekainaren 8an erabaki zuten Garnicak egindako azken eskaintza onartzea, eta horrela jarri zioten amaiera grebari.