Iazko lorpena errepikatuz, Larrazabal aiararrak Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan parte hartuko du aurten ere. B multzoko final-laurdenetako kanporaketa erabat irekita zegoen, eta pilotari guztiek zuten aurrera egiteko aukera.
Larrazabalek irabaztea beharrezkoa zuen, eta hala egin zuen atzo Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako partidan. Olabezarrekoak 22-18 menderatu zuen Jon Ander Peña pilotaria. Hasieran markagailuan atzetik joan bazen ere, partida irauli eta garaipena lortu zuen.
“"Tentsio handiko partida izan zen."
Orain, Dario errioxarraren aurka jokatu beharko du finalerako txartela eskuratzeko.




