Gardeako jaiak amaitu dira eguerdian, Itxarkundia dantza taldearen emanaldiarekin hasi eta gero. Ekitaldi nagusia auzoko bizilagun beterano bati egindako omenaldia izan da, senitartekoek eta ehunka lagunek inguratuta jaso duena.
Jai Batzordeko kideek azpimarratu dutenez, omendutako pertsonak 70 urte baino gehiago daramatza Gardean bizitzen. Lugotik (Galizia) iritsi zen Laudiora, eta auzoko bizitzan oso inplikatuta egon da, batez ere elizari lotutako jardueretan.
“"Bera arduratu da urte luzetan zehar auzoko eliza mantendu eta txukun eta polit izateaz."




