Elkarretaratzea arratsaldeko zazpietan hasi zen, eta bertaratutakoek burrunba bidez adierazi zuten euren desadostasuna. Ekintza hau Euskal Herriko hainbat txokotan egindako protesten parte izan zen, Aiaraldean ere antzeko mobilizazioak izan baitziren.
Protesta honen helburua Israelek Gazako itsas blokeoa hausteko asmoz abiatutako flotillaren aurka egindako esku-hartzea gaitzestea zen. Flotillak laguntza humanitarioa zeraman eta 175 ekintzaile inguru atxilotu zituzten.




