EH Bilduk Amurrioko Udaleko kontratuen kanpo auditoria eskatu du

Oposizioko taldeak azken bost urteetako kontratuen azterketa independentea galdegin du, kontu-hartzailearen erreparoen aurrean.

Irudi generikoa, auditoretza edo finantza-ikuskapena iradokitzen duten dokumentu eta tresnekin.
IA

Irudi generikoa, auditoretza edo finantza-ikuskapena iradokitzen duten dokumentu eta tresnekin.

EH Bilduk Amurrioko Udalari azken bost urteetan egindako kontratuen kanpo auditoria bat egiteko eskatu dio, kontu-hartzaileak hainbat irregulartasun adierazi ostean.

Oposizioko taldeak mozio bat aurkeztuko du hurrengo Udal Osoko Bilkuran, auditoria hori ekaina baino lehen esleituta egon dadin. Helburua, EH Bildu ren arabera, "kudeaketa publikoa hobetzeko neurriak lehenbailehen martxan jarri ahal izatea" da.
EH Bildu k azaldu duenez, Udaleko kontu-hartzaileak hainbat erreparo plazaratu ditu iazko kontratazioei lotuta, eta "ez dira bakarrak". Koalizio subiranistak nabarmendu du kontu-hartzailea "legealdi osoan zehar" aritu dela txostenak egiten, baina 2025 eko kontratazio erreparoak biltzen dituen azken txostenak 200.000 euro tik gorako irregulartasunak aipatzen ditu, "akats puntualtzat har daitekeena gaindituz".
Gainera, EH Bildu k salatu du 2024ko maiatza n 117.490 euro ordaindu zirela faktura bidez "kontratu bakarrarengatik", nahiz eta horretarako mugak ezin duen 15.000 euro ko langa gainditu urtebetean. Txosten berean aipatzen da 2021 etik hona gehienezko langa hori urtero gainditu dela enpresa berdinarekin, eta 2026 urterako neurriak hartzea ere eskatzen da.

Udaleko kontu-hartzaileak hainbat erreparo plazaratu ditu iazko kontratazioei lotuta, eta ez dira bakarrak.

Udal gobernuak, EAJ eta PSE-EE k osatua, EH Bildu ren eskaerari erantzun dio, gaia "bere testuinguruan" kokatu nahian. Adierazi dutenez, urtero egiten dira udal kontu-hartzailetzako txostenak, eta "prozedura arrunta, arautua eta gardena" da hori, "udal guztietan" dagoena. 2025 eko txostenean erreparo batzuk agertzen direla aitortu dute, "ohikoa denez", baina "eragozpen nagusia prozesu zehatz bati lotuta" dagoela gaineratu dute: "garbiketa-zerbitzua berrantolatzea INDESA ren bidez emateko, eredu publiko eta osagai sozial handiagoko baten alde eginez".
Udal gobernuak defendatu du prozesu horrek "irtenbide iragankorrak" behar zituela "ereduaren aldaketa osatzen zen bitartean zerbitzuaren jarraitutasuna bermatzeko". Era berean, nabarmendu dute "Herri Kontuen Euskal Epaitegia k, kanpo-kontroleko organo gorenak, Amurrioko Udala fiskalizatu berri" duela bere "ohiko prozeduren barruan". Gobernuaren arabera, badaude "kontrolerako eta fiskalizaziorako mekanismoak" eta "normaltasunez" funtzionatzen dute, beraz, EH Bildu ren proposamenak "ekimen politiko bati" erantzuten dio, eta ez "behar tekniko bati".
EH Bildu k, Udal Gobernuaren erantzunaren aurrean, kontu-hartzailearen txostena helarazi die hedabideei. Bertan, kontu-hartzaileak bost kasu zehatz aipatzen ditu, non irregulartasunak atzeman diren: bidegabeko gastuak, isilbidezko luzapenak luzaezinak ziren kontratazio-espedienteetan, edo kontratu txiki gisa izapidetu direnak luzaezinak izan gabe. Txostenak dioenez, kontu-hartzaileak ez zuen zerbitzu horiek bertan behera uztea proposatu, "benetan emandako lanak" zirelako.
Kasu horietako hirutan, zerbitzuaren kontratua amaitu egin zen, eta Udalak enpresa berdinei ordaintzen jarraitu zien zerbitzua ematen jarrai zezaten, legezko 15.000 euro ko langa gaindituz. Horren adibide dira Mendiko Eskola ko garbiketa zerbitzua (117.490,87 euro 2025eko maiatzaren 1 etik urriaren 31 ra), Hauxe Da aldizkaria ekoizteko kontratuaren luzapena (23.067,87 euro irailaren 1 etik aurrera), eta udako igerilekuetarako lixibaren horniketa, bost urtez jarraian 15.000 euro ko langa gainditu duena (26.400,72 euro 2025 ean). Azkenik, Amurrio Antzokia ko pelikulen kontratazioa ere aipatzen da, 192,62 euro rengatik 15.000 ko muga gainditu duelako.