Amurrioko alkateak, Jone Berriozabal Araba Buru Batzarreko presidentearekin, Jonatan Moreno legebiltzarkidearekin eta Oihane Agirregoitia eurodiputatuarekin batera, Bruselara joan da. Bertan, Europar Batasuneko Barne Merkatuaren, Industriaren, Ekintzailetzaren eta ETEen Zuzendaritza Nagusiko (DG Grow) ordezkariekin bildu dira, eta alkateak goiza “emankortzat” jo du.
Bileraren helburu nagusia Tubos Reunidosen eta, oro har, Aiaraldeko industriaren egoera aztertzea izan da. Ordezkari jeltzaleek adierazi dutenez, “EAJk mahai gainean jarri dituen lan-ildoak aztertzeko eta horien jarraipena egiteko konpromisoa” lortu dute.
Hiru lan-ildo nagusi proposatu dituzte. Lehenik eta behin, “muga-zergen eraginaren ondorioz zorra erreskatatzeko laguntzak” aztertzea planteatu dute. Bigarrenik, Irango gerraren testuinguruan industriari emango zaizkion laguntzak aztertzeko eskatu dute. Azkenik, Aiaraldea eta Euskadi “proiektu pilotu europarra” izatea proposatu dute, “industria eraldatzeko eta deskarbonizazioaren arloan aurrera egiteko” helburuarekin.
“"Ez Aiaraldea ez Europak ezin dute gihar industrial hori galdu."
Bileraren ostean egindako agerraldian, Amurrioko alkateak egin ditu bozeramaile lanak, eta eskualdeko industria-ehunaren garrantzia azpimarratu du, bai Aiaraldearentzat bai Europarentzat.




