Egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Goizeko 10:00etatik aurrera, gazte sortzaileen azoka bat izango da Elexondo pasealekuan, eta 11:30ean, graffiti txapelketa bat egingo da Juan Urrutia Plazan.
Egitarauaren beste puntu garrantzitsu bat herri bazkaria izango da, baita ere Juan Urrutia Plazan. Bazkalostean, bingo musikatua eta "mojitada" antolatu dituzte. Gaur, ekainak 10, da bazkariko txartelak erosteko azken eguna; 14 euroren truke eskuratu daitezke Txokogorri tabernan. Txartelak gazte eguneko kamiseta, bingo kartoia eta poteorako deskontua barne hartzen ditu.
Kontzertuak izango dira eguneko protagonista nagusiak. 22:00etatik aurrera, Errekada, Kiliki eta Xaukena Xauk taldeek joko dute plazako oholtzan. Errekada talde amurrioarrak hardcore eta estilo leunagoak nahasten ditu bere proposamenean, Cuatro Bancos proiektuaren lekukoa hartuz. Kiliki, berriz, Beñat Rodrigo Chill Mafia taldeko abeslari ohiak bakarkako bideari ekin dio, eta Xaukena Xauk bikoteak esperientzia du jada Gazte Asanbladak antolatutako ekitaldiak girotzen.




