Arrankudiaga-Zolloko Udala k Atxeta ko lokal soziala eraberritu eta alboko lonja ere egokitu du, azpiegituraren azalera bikoiztuz. Lan hauen ondorioz, laster bi gune osagarri egongo dira herritarren eskura. Inbertsio osoa 193.953,51 euro koa izan da, eta horietatik 134.704,00 euro Bizkaiko Foru Aldundiaren kultur ekipamenduetarako funtsetatik lortutako diru-laguntza izan da.
Egindako lanen artean, ateak eta leihoak aldatu dira isolamendu termiko eta akustiko egokia bermatzeko. Era berean, bi lokalak margotu dira eta zorua, sabaia zein instalazio elektrikoa berritu dira. Komun berriak ere egokitu dira bi aldeetan, irisgarritasun unibertsala bermatuz.
Auzokideek zehaztu dituzte bi espazioen erabilerak prozesu parte-hartzaile baten ostean. Jadanik martxan zegoen lokalak eguneroko txoko edo elkargune izaera mantenduko du, sukaldea barne. Ondoko lonja, tamaina berekoa, kultura-areto komunitario gisa erabiliko da. Udalak adierazi duenez, bi guneak osagarriak dira eta auzoan kohesioa eta bizitza komunitarioa biziberritzeko funtsezko ekipamenduak izango dira.
Obrak amaituta egon arren, espazioak ez daude oraindik zabalik. Txutxi Ariznabarreta alkateak jakinarazi duenez, iraileko lehenengo astean bilduko da Udala auzokideekin inaugurazio-data zehazteko.




