Jaietako azken jardunaldia eguerdian hasi zen, gazteak mozorrotuta atera zirenean herriko kaleetan zehar poteoan ibiltzeko. Aurten, musika izan da ospakizunen ardatz nagusia, gai horren inguruan antolatu baitituzte ekintza guztiak.
Bazkalostean, jai-giroak jarraipena izan zuen olinpiadekin. Bertan, parte-hartzaileek hainbat proba jokatu zituzten, herritarren arteko elkarbizitza eta festa giroa sustatuz egun osoan zehar.




