Amurrioko Otsemeak taldeak San Juan gauerako akelarre prestatzen du

Talde feministak suaren inguruan dantza eta salaketa ekitaldia antolatuko du hilaren 26an, gazteak parte hartzera gonbidatuz.

Emakume talde bat sua inguruan dantzan, gaueko giro mistikoan.
IA

Emakume talde bat sua inguruan dantzan, gaueko giro mistikoan.

Udako solstizioaren atarian, Amurrioko Otsemeak talde feministak hilaren 26an egingo duen akelarre prestatzeko lanetan ari da, dantza eta salaketa ekitaldi bat eskainiz.

Udako solstizioa gero eta gertuago dagoenez, jai eta ospakizun ugari helduko dira eskualdera. Urteroko hitzordu esanguratsuenetako bat da Amurrioko Otsemeak talde feministaren akelarre tradizionala. Taldeko kideak hilaren 26an elkartuko dira, 22:30ean, suaren inguruan dantza emanaldia eskaintzeko.
San Juan gauaren aitzakian, taldeak ikuskizuna salaketarako ere erabiltzen du. "Gure helburua, San Juan gauaren aitzakia aprobetxatuz, aintzinatik emakumeek jasaten ditugun injustizia desberdinak salatzea da", azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari. Modu boluntarioan prestatzen dute emanaldia, gozatzeko asmoz.
Eguna heldu aurretik bilera eta entsegu ugari egiten dituzte. Horietan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte herriko neska gazte guztiak, edozein ekarpen edo ideia ongi etorria izango dela adierazi baitute. Iragan larunbatean, hilaren 6an, hasi zituzten entseguak.
Parte hartu nahi duten edo informazio gehiago jakin nahi duten guztiei, Instagram sare sozialaren bidez harremanetan jartzeko animatu diete (@otsemeak).