Iraia Martin Goti idazle gazteak, 18 urte besterik ez dituenak, Sobrevivir a ser adolescente izeneko liburua kaleratu berri du. Lan honek nerabezaroan zehar bizi izan dituen esperientzia gogorrak islatzen ditu, baita buru osasunaren inguruko hausnarketak ere.
Amurrioarraren liburua jada eskuragarri dago Bai Bada liburudendan, eta laster egongo da salgai Casa del Libro, Amazon, El Corte Inglés eta Fnac bezalako plataforma eta saltoki nagusietan.
“"Islatu dut nerabezaro guztiak ez direla zoriontsuak."
Martinek aitortu duenez, bere nerabezaroa ez da beti izan erraza, eta horrek bi aldiz unitate psikiatrikoetan sartu behar izatera eraman zuen. Esperientzia mingarriak izan arren, idazle gazteak bere bizipenak partekatu nahi ditu lan berri honen bidez, beste nerabe batzuentzat lagungarri izan ahal izateko.
Aiaraldea Komunikabideak laster argitaratuko du egilearekin egindako elkarrizketa osoa, non liburuaren inguruko xehetasun gehiago azalduko dituen.




