Gaur arratsaldean, Amurrio Club-ek Ligako 28. jardunaldia jokatuko du Basarten, arratsaldeko 17:00etan. Hala ere, partida bera baino garrantzitsuagoa izango da taldeak Hirugarren Mailara igoera lortu izana ospatzeko antolatu duen jaia.
Ospakizunak 19:00etan hasiko dira, eta 20:00ak arte DJ Jongar-ek musika jarriko du. Emanaldia amaitzean, taldeak kalejira egingo du garaikurrarekin batera, udaletxeraino. Bertan, Udal ordezkarien harrera ofiziala jasoko dute.
Azken urteotan ohitura bihurtu da Amurrio-n kirol arrakastak ospatzea. Iaz, esaterako, Zaraobe Saskibaloi Taldeak ere antzeko ospakizuna egin zuen.
Amurrio Club-ek duela bi aste lortu zuen matematikoki igoera, modu epikoan gainera, partidaren azken unean sartutako gol bati esker.




