Aurtengo edizioa "bai publikoaren harreragatik zein ekitaldiaren funtzionamendu orokorragatik" positiboki baloratu du antolakuntzak. Ostiralean Mirua talde tolosarrak hasi zuen egitaraua, eta ondoren Niña Coyote eta Chico Tornado, Sanjiguelas del Guadiana, Sobrezero, Su Ta Gar, Süne eta Biznaga taldeek jarraitu zuten. Sr. Lobezno DJ-ak itxi zituen lehen eguneko emanaldiak.
Larunbatean, Gwa Ya reggae talde aiaraldearrak ireki zuen eguna. Taldekideek nabarmendu zuten "aukera oso handia izan dela horrelako eszenatoki handi batean jotzea, azpiegitura profesionalarekin eta soinu-teknikari bikain batekin". Ondoren, El Jose, Janus Lester, Javi Medina, Dubioza Kolektiv, Merina Gris eta La Pegatina aritu ziren.
“"Arratsaldeko lehen zuzenekoetatik hasi eta goizaldeko azken uneetara arte, esparruak energia etengabea mantendu zuen, jaialdiaren erritmoa lagundu eta esperientziaren izaera kolektiboa indartu zuen publikoarekin."
Antolatzaileek proposamen artistikoaren aniztasuna ere azpimarratu dute, eta horren isla gisa, hainbat familia hurbildu zirela kontzertuez gozatzera, "mundu musikal berri bat deskubritzen ari ziren neska-mutilekin". Aiara Festek "bere presentzia indartzen jarraitzen duela" Euskal Herriko egutegi musikalean baieztatu dute, eta "Amurrio berriz ere kultura biziaren, musikaren eta ospakizun partekatuaren topagune gisa" jarri duela mapan.




