Saio hauek udalerrian erroldatuta dauden adinekoei zuzenduta daude, eta aplikazio ezberdinen funtzionamendua eta mugikorrei etekin handiagoa ateratzeko moduak irakatsiko zaizkie. Tailerrak Kultura Etxeko Arraño gelan egingo dira, eta bakoitzak 15 plaza izango ditu.
Lehen tailerra, “Atera zure mugikorrari etekina – basikoa (google maps, aplikazioak deskargatu, Whatsapp)”, maiatzaren 6an izango da, 17:00etatik 18:30era. Bigarren saioa, “Atera zure mugikorrari etekina – Osakidetza Osasun Karpeta eta 112 SOS Deiak”, maiatzaren 20an egingo da, ordutegi berean. Azkenik, “Atera zure mugikorrari etekina – Banka mugikorra eta Bizuma” izeneko tailerra maiatzaren 21ean eskainiko da, baita 17:00etatik 18:30era ere.
Interesdunek apirilaren 20tik maiatzaren 4ra bitartean eman dezakete izena, Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo Gizarte Zerbitzuetan.




