Muxikako bizilagunek BI-635 errepidearen egoerarekiko duten kezka partekatzen dute tokiko agintariek. Trafikoaren intentsitateak, bide-segurtasunak eta auzoen arteko konexio seguruak zailtasunak sortzen dituzte, eta horrek zuzenean eragiten die herritarren egunerokoari eta bizi-kalitateari.
Agintariek azpimarratu dute kezka hori aspalditik dagoela mahai gainean, eta auzo-mobilizazioak sortu aurretik ere lanean ari zirela benetako irtenbideak bideratzeko. Horretarako, proiektu estrategikoak sartu dira eskualdeko suspertze planean, eta hainbat erakunde-arlotan aurrera egin da mugikortasunari eta bide-segurtasunari lotutako ekintza zehatzetan.
Suspertze plan horretan jasotako ekimenen artean, Muxika eta Gernika arteko bizikleta eta oinezko konexioa nabarmentzen da, zeinetarako trazadura-alternatiba desberdinak planteatu diren. Halaber, udalerriaren garapen industrialari eta etorkizuneko Boane-Arana industrialdeari lotutako sarbideen hobekuntza eta BI-635 errepidea hobetzeko Bide Plan Bereziaren idazketa eta tramitazioa, Zugaztieta-Ariatza tartean, bide-segurtasuna indartzeko eta auzoen arteko konektibitatea hobetzeko helburuarekin.
Horrez gain, BI-635 errepidearen funtzionaltasuna eta trafikoaren kudeaketa hobetzeko neurri osagarriak ere lantzen ari dira, hala nola Kurtzero ko bidegurutzearen azterketa, semaforo-erregulazioan doikuntzak aztertzeko, pilaketak murrizteko eta zirkulazio arinagoa eta seguruagoa lortzeko.
“"Auzoen kezka partekatzen dugu, gurea ere baita, baina gai hau ez da orain hasten: aspalditik ari gara lanean hainbat erakundetan, Muxikak behar dituen azpiegiturak eta konexioak izan ditzan."




