Ezbeharra maiatzaren 23an, larunbata, gertatu da, eguerdiko 13:40 ak aldera. Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, gidariak kontrola galdu eta errepidean erori da Ajangiz parean, Gernika inguruan.
Istripuaren berri izan bezain laster, osasun zerbitzuak bertaratu dira zauritua artatzera. Egoera larrian zegoenez, ospitalera eraman behar izan dute berehala.
Istripuak errepideko zirkulazioan eragin zuzena izan du. Bidea erabat itxi behar izan dute ia ordubetez, 14:30 ak arte, trafikoa normaltasunera itzuli den arte.




