Bermeoko jaiak direla eta, Euskotrenek gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du irailaren 11n eta 12an. Helburua da jaiez gozatzeko garraio publikoaren aukera erraztea.
Ostiral gauean, irailaren 11tik 12ra, zazpi tren ibiliko dira noranzko bakoitzean Gernika eta Bermeo artean.
Bestalde, larunbat gauean, irailaren 12tik 13ra, zortzi tren ibiliko dira noranzko bakoitzean Gernika eta Bermeo artean. Horrez gain, lau tren arituko dira Amorebieta eta Bermeo artean. Larunbateko zerbitzu berezi honek Bizkaiko larunbat gauetako ohiko eskaintza osatuko du.
Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die. Informazioa eskuragarri egongo da bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Gainera, 944 333 333 telefonoan eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso daiteke informazio gehiago.




