Onartutako araudi berriak Bermeoko portuaren eta hiriaren arteko bizikidetza orekatua bilatzen du. Horretarako, ontzigintza jarduerak Varadero moilatik urrunago dauden eremuetara lekualdatuko dira, bizitegi-guneetan eragin txikiagoa izateko.
Askatutako espazioetan, merkataritza eta ostalaritza zerbitzuak ezartzea aurreikusten da, kudeaketa publikoko eraikin baten bidez. Horrez gain, Frantxua moilako eraikinen erabilera malgutuko da eta Matxikorta moilan hozkailu planta bat eta itsasontzi txikientzako marina lehor bat jartzeko aukera aurreikusten da.
Eraldaketa honek Urdaibai eskualdeko ekonomia indartzea du helburu, arrantza jarduera tradizionala mantenduz eta ekonomia urdinarekin lotutako aukera berriak sustatuz, hala nola logistika, turismoa eta nabigazioa.




