PQC-k hidrogeno berdea datu-zentroetarako alternatiba energetiko gisa aztertzen du, Petronor eta Tecnalia rekin batera, H2Integra proiektuaren baitan. Proiektu honek, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren eta EGEF 2021-2027 funtsen dirulaguntza jaso du.
H2Integra proiektuak, 2026ko martxoan amaitua, hidrogeno berdea lehen energia-iturri zein erreserba-iturri gisa erabiltzeko bideragarritasuna aztertu du. Petronor rek hornidura iraunkorrerako aukerak zehaztu ditu, eta Tecnalia k hidrogeno-pilak identifikatu ditu datu-zentroen beharretara egokitzeko.
“"Data center-etan potentzia-eskari handiek sortzek dituzten energia-beharrek energia-iturri jasangarriak, seguruak eta jarraitutasun-ziurtasuna daukatenak bilatzen sakontzera behartzen gaituzte."
Proiektuak hidrogeno berdearen potentziala identifikatu du datu-zentroetako babes-sistemak elikatzeko, nahiz eta potentzia handiagoko erregai-pilak garatu behar diren oraindik. "Garapenerako tarte handia dago oraindik, baina hidrogeno berdea epe labur edo ertainean irtenbide bat izan daiteke", adierazi du Unda k.
PQC, 1996an sortua, datu-zentroen diseinuan espezializatutako arkitektura-ingeniaritzako eta aholkularitzako enpresa da. Azken urteotan, ikerketaren eta garapen teknologiaren aldeko apustua indartu du, eta adimen artifizialaren eskakizun berrietara azpiegiturak egokitzeko erronkari ekin dio.
ON Bizkaia Saria jasotzeak, PQC ren lana nabarmendu du sektore aldakor baterako energia-irtenbideak bilatzeko. "Energia-iturri albernatibo posibleen ikerketak eta ezagutzak datu-zentroen sektorearen diseinuan teknologia-enpresa gisa kokatzen gaitu", adierazi du Unda k.




