Ibarrako kiroldegian egindako jardunaldi bizian, LOKEko gimnastika erritmikoko taldeek maila bikaina erakutsi zuten, eta hiru taldek Euskadiko Txapelketarako txartela eskuratu zuten. Amateur mailako taldeak izan ziren lehenak tapizera ateratzen, eta egun osoan zehar maila ezberdinetako talde eta banakakoak bildu ziren.
LOKEko Kadete B taldeak pilotarekin aritu zen, eta Jubenil A eta B ordezkariek borrekin egin zuten lan. Urduritasunak eragina izan zuen jardunean, eta tresnaren bat lurrera erori zen, puntuazioan isla izan zuena. Hala ere, emaitzak pozgarriak izan ziren:
Kadete B taldea 14. postuan geratu zen, Jubenil A 7. postuan eta Jubenil B 8. postuan. Postu horiei esker, hiru taldeek Euskadiko Txapelketan parte hartuko dute. Jubenilek maiatzaren 23an lehiatuko dute, eta kadeteek, berriz, maiatzaren 30ean, biak Durangon (Bizkaia).
“"Gure gimnastek oso ondo defendatu dute denboraldian zehar egindako lan guztia, nahiz eta urduritasunak pixka bat eragin eta ezin izan duten % 100ean erakutsi."
Finala jokatuko duten talde bakarrak ez dira izango, izan ere, maiatzaren 9an, eskolarteko Gipuzkoako finala lehiatuko da Bergaran. Infantil mailan, LOKE A taldea eta hiru bakarkako (gimnastak) izango dira lehian. Gainera, taldeko txikienek, benjamin mailakoek, euren dantzak erakusteko aukera izan zuten apirilaren 26an Irunen, eta ekainaren 13an LOKEk Maialen Chourraut kiroldegian egingo duen denboraldi amaierako erakustaldian ere parte hartuko dute.
Denboraldi amaierarekin batera, gimnastika erritmikoko taldeak udako ikastaroa antolatu du uztailaren 6tik 22ra. Saioak astelehenetik ostegunera izango dira, 10:00etatik 12:00etara, Michelin kirol guneko pilotalekuan. Interesatuek informazioa eskuratu edo izena eman dezakete emandako telefono zenbakira idatzita.




