Bizkaia frontoiak ostiral honetan hartuko ditu paleta cuero eta Master Pro txapelketetako finalak, Innpala antolatzaile dela, 19:00etatik aurrera.
Emakumezkoen finalean, Inunciaga-Gaël bikotea faborito da Araiz-Iparraguirre ren aurka, txapelketa osoan erakutsitako maila kontuan hartuta. Antolatzaileek "parekotasun handiko eta kalitatezko topaketa" espero dute.

Gizonezkoen finalean, ikuskizunaren plater nagusian, Dan Necol eta Dariel Cruz, promozio horretako egungo txapelduna, Julien eta Michel Moura anaiekin neurtuko dira txapelaren bila.
Ligaxkako neurketan, 1999an Monassuten jaiotako bikoteak 1-3 irabazi zien anaiei.
Ligaxkako neurketan, 1999an Monassuten jaiotako bikoteak 1-3 irabazi zien anaiei.
St. Geours de Maremne ko aurrelariaren eta Habana ko bonbarderoaren kolpeak erabakigarriak izan daitezke bi palista sendoen aurka. Anaiek, hain zuzen ere, ligako lider gisa amaitu zuten eta bost partidu irabazi zituzten.