Jose Luis Ribera ren taldeak 18:00etan hasiko du itzulerako partida, eta zaleen babesa bultzada garrantzitsua izango dela uste dute. Horregatik, klubaren zuzendaritzak autobusa antolatu du Azpeitia tik Derio ra joateko.
Autobusa igandean bertan abiatuko da, 16:15ean, Garmendipe futbol zelaiaren paretik. Joan nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, ostegun eta ostiral arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara, Garmendipe ko leihatilan. 18 urtetik gorakoentzat, 20 euroko prezioa ezarri da, autobusaren kostua eta futbol zelairako sarrera barne. 18 urtetik beherakoek, berriz, 5 euro ordaindu beharko dituzte, bi klubek adin txikikoei sarrera doakoa izatea hitzartu baitute.
Bi golen errentarekin ekingo diogu itzulerako norgehiagokari.
Joan zen igandean, Garmendipe n jokatu zen joaneko partidan, Azpeitia ko taldeak 2-0 irabazi zion Derio ri. Horrenbestez, bi goleko abantailarekin ekingo dio taldeak igandeko itzuliko neurketari, mailaz igotzeko aukera sendoak dituela.




