Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako jarduera berri honetan, ilustrazioaren eta literaturaren arteko loturak jorratuko dira. Ikastaroa Foru Liburutegiko 2. solairuan dagoen Tailerren Gelan izango da, asteartero, irailaren 15etik abenduaren 15era, 18:00etatik 20:00etara.
Jarduera honetan parte hartu nahi dutenek irailaren 1etik 7ra bitartean eman beharko dute izena. Gehienez 20 pertsona k har dezakete parte, eta hautaketa zozketa bidez erabakiko da. Ikastaroa gaztelaniaz izango da.
Interesdunek programa zehatza deskargatu dezakete esteka honetan: Programa. Iragarkia ikusteko, berriz, esteka honetan klikatu: Bideoa.
Jarduera 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Liburutegian sartzeko, NANa, pasaportea edo Liburutegiko txartela aurkeztu beharko da. Izen-emateak soilik webguneko formularioaren bitartez egin ahal izango dira, eta ez dira onartuko Foru Liburutegiko beheko solairura bertaratzen diren eskaerak.
Izen-emateak egiteak zozketaren oinarriak onartzea dakar, esteka honetan kontsulta daitezkeenak: Oinarriak. Gela aire girotuaren bidez aireztatuko da, eta ez da baimenduko altzariak lekuz aldatzea.




