1968an Barakaldon (Bizkaia) jaiotako Martinez, larunbat goizean izan zuen istripua Gatika n (Bizkaia). Gurutzetako ospitaleko zainketa intentsiboetan egon ondoren zendu da, lagun eta senitartekoez inguratuta.
Martinez, EHUko Soziologia irakaslea eta Joxemi Zumalabe Fundazioko ekintzailea, bere bizitzaren parte handi bat eman du gizartea eraldatzeko lanean ari diren herritarrei eta mugimenduei laguntzera dedikatuz. Bere ibilbidea luzea eta oparoa izan da, besteak beste, Joxemi Zumalabeko kide izan da, bai 18/98 epaiketaren aurretik, baita ondoren ere; Sareko kide zen baita Larrabetzuko Gurpide elkartekoa ere.
EHUko Soziologia eta Gizarte Langintzako Departamentuko kide eta Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea izan zen. Gainera, Partaidetza eta Komunitate Garapeneko Masterreko batzorde pedagogikoko kide eta Bilboko San Frantzisko auzoko Telefonikako proiektuan parte hartzen zuen.
Bere ingurukoek deskribatu dutenez, pertsona konprometitua eta hurbila izan da, herri mugimenduen borrokarekin erabat lotua. Hamaika proiektu komunitariotan jardun izan du bere bizitza osoan, talde begirada, elkarlaneko dinamikak eta prozesu kolektiboen zaintza erdigunean jarriz.
Bi seme zituen: Amets eta Markel.




