Eguzki AFko kideek Gipuzkoako selekzioarekin lehiatu ziren Gasteizen jokatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko zein Nafarroako taldeen arteko txapelketan, hilaren 7an.
Infantil mailako taldean Unai Berasategi, Danel Gomez, Josu Garcia eta Axel Fuertes izan ziren lehian. Unax Oliva eta Unax Nogales ere deialdian zeuden, baina baja izan ziren, Eguzki Andatza Taberna taldearekin Cartagenan (Murtzia) zeudelako Espainiako kluben txapelketako lehen fasean. Horren harira, Gorka Redondo herritarra bakarrik izan zen taldea zuzentzen, Mikel Escribano Murtzian zegoelarik.
Gazteenek lau selekzioren aurka jokatu zuten: Nafarroa, Bizkaia eta Araba. Lehen biak estu hartu zituzten, baina azkenean Gipuzkoako ordezkariek biak gainditu zituzten. Arabaren aurkako neurketa borrokatuagoa izango zela aurreikusi zuen Redondok, baina jokalariak bikain aritu ziren eta errenta handiarekin irabazi zuten partida, prestatzaileak "topaketako errazena" izan zela nabarmenduz.
Gazteen kategoriako beste kideek, aldiz, hirukako txapelketa jokatu zuten Nafarroa eta Araba ren aurka. Nahiz eta ederki borrokatu, Gipuzkoakoek ezin izan zuten aldeko emaitzarik lortu. Taldean Axular Miguelez, Alex Regueira eta Markel Rodriguez izan ziren; Markel Amenabar ere lehiatzeko zen, baina kontu pertsonalengatik ezin izan zen Gasteizera joan.
Kadete taldeari dagokionez, Lasarte-Oriako sei ordezkari (Xuhar Lucero, Telmo Aranzadi, Aimar Rezola, Xabi Lekaroz, Unax Urdangarin eta Ander Macho) zeuden deituak, baina ezin izan zuten parte hartu Espainiako kluben txapelketako lehen fasea jokatzen ari zirelako, Ourense n (Galizia).




