Programa honek, aurreko sei deialdien ondoren, enpresa-sarearen heldutasun digitalaren aurrerapen nabarmena islatzen du. Bizkaiko Berrikuntzaren Behatokiak egindako La Transformación Digital en las Empresas de Bizkaia 2025 azterketaren arabera, lurraldeko konpainien %92,3k teknologia digital bat edo gehiago erabiltzen ditu jada.
Deialdi berriak bi laguntza-lerro ditu: oinarrizko digitalizaziorako proiektuak eta digitalizazio aurreraturako proiektuak. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak erantzun egokia ematen die ETEen errealitate eta heldutasun teknologiko maila desberdinei, eraldaketa digitalean modu progresibo eta eraginkorrean aurrera egin dezaten.
“"Etapa-aldaketa horrek islatzen du Bizkaiko enpresa-sareak konplexutasun, integrazio eta inpaktu handiagoko soluzioetara jauzi bat sustatu behar duela."
Oinarrizko digitalizazio-lerroa 5 eta 50 langile arteko enpresei zuzenduta dago, eta lau urtean behin soilik jaso ahal izango da dirulaguntza, enpresen digitalizazioan aurrerapen handia dakarten proiektuak lehenesteko. Digitalizazio aurreratuaren lerroak, berriz, 5 eta 250 langile arteko enpresei zuzenduta, proiektu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 120.000 eurora igotzen du, kanpoko eta barneko gastuak eta inbertsioak barne hartuz.
Oinarrizko digitalizazio-lerroaren eskaera-epea maiatzaren 4tik ekainaren 12ra egongo da zabalik, eta digitalizazio aurreratuaren lerroarena, berriz, maiatzaren 4an ireki eta maiatzaren 22an amaituko da. 2025ean, programak 236 proiektu bultzatu zituen, eta horrek tresna honen erabilgarritasuna eta laguntza publiko horiek indartzen jarraitzeko beharra erakusten du.




