Sopelako Kureneko pilotariak arituko dira lehenik kadete-gazte mailako Bizkaia Cup-eko finalean. Ondoren, paleta larruzko banakako txapelketako finalak jokatuko dira. Zubeldia eta Bergara 3. mailako finalean izango dira; E. Garcia eta Zabalak 2. mailakoan; eta David Ruiz eta Roman Maldonadok 1. mailako finalean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Armintzako pilotalekua paleta larruzko "final handien agertoki” bilakatuko da bihar arratsaldean. Herritarrak eta zaleak bertaratzera gonbidatu dituzte, Bizkaiko kluben arteko hitzordu garrantzitsu hau bertatik bertara gozatzera.
Finalak 18:30ean hasiko dira Armintzako Udal Pilotalekuan, eta sarrera librea izango da.




