Anartz Artola eta Eneritz Aramendi, T3T Maratoiko garaile beroan

Korrikalariek 42,8 kilometro eta 2.878 metroko desnibela gainditu dute eguraldi gogorrean.

Mendiko lasterketa baten eszena, eguzki beroaren azpian.
IA

Mendiko lasterketa baten eszena, eguzki beroaren azpian.

Anartz Artola hernaniarrak eta Eneritz Aramendi azpeitiarrak irabazi dute T3T Maratoia, 42,8 kilometro eta 2.878 metroko desnibela gaindituz, bero handiaren erdian.

Mendiko lasterkariek beroari aurre egin behar izan diote gaurkoan, T3T maratoiaren 42,8 kilometro eta 2.878 metroko desnibel positiboa gaindituz. Azkarrenak Anartz Artola hernaniarra eta Eneritz Aramendi azpeitiarra izan dira. Artolak, aurretik T2T lasterketan parte hartzeko aukera izan ez zuena lesioen ondorioz, garaipena lortu du bere lehenengo T3T maratoian.
Irabazleak adierazi duenez, taldekako Euskadiko Txapelketa zegoenez jokoan hartu du parte, eta oso gustura dago lortutakoarekin. "Taldekako txapelketa izan ez balitz, 18. edo 19. kilometroan karrera utziko nuela", aitortu du. Beroak asko baldintzatu du lasterketa, eta Artolak dioenez, "gutxi gozatu dut karrerarekin, baina oso harro nago lortu dudanarekin". Korrikalariak uste du aurten fisikoki eta psikologikoki "salto bat" eman duela.
Eneritz Aramendi rentzat lehenengo aldia izan da T3T maratoian parte hartzen. "Gogoa nuen; beti izan da lasterketa helburu bezala jarri nahi nuena", esan du. Irabaztea espero ez zuela gaineratu du, batez ere beroa kontuan hartuta, baina gorputzak "ondo erantzun" diola dio. "Hernio gehien gustatzen zaidan mendia da, eta egia da ez dudala beroarekin nahi bezala gozatu", baina hala ere, "karrera ederra izan da".
Aitor Sanchez ibartarrak, proban hirugarren aldiz parte hartu duenak, "oso gogorra" izan dela adierazi du beroaren ondorioz. "Dena eman dut, eta hanketan ez zegoen gehiago", esan du. Tolosaldeko lehenengoa izan da orokorrean bosgarren sailkatuta. Bestalde, Irene Iturria bidaniarra eskualdeko lehenengoa izan da eta sailkapen orokorrean bederatzigarrena.

"Asko hidratatzen saiatu naiz, baina hala ere horrelako beroarekin gutxi izaten da. Denentzako egin du beroa, beraz, aitzakiarik ez dago horretan."

Anartz Artola
Taldekako Euskadiko Txapelketa ere jokatu da proban. Emakumezkoetan, Soronea-Ammma CMO Valves taldeak irabazi du, lau lasterkarik proba bukatu behar izan duten arren. Gizonezkoetan, berriz, Aiaramendi k eskuratu du lehen postua, Zanpatuz bigarren eta Alpino Uzturre hirugarren.