Irun eko Udaletxearen fatxada urdinez argiztatuko da bihar, osteguna, urriaren 8a, gauean zehar. Ekimen hau "Dislexiarekin Bat" kanpainaren barruan kokatzen da, eta Nazioarteko Dislexia eta Familia Erakundearen (DISFAM) eskaera baten ondorioz gauzatuko da.
Ekintza honek ikusgarritasuna eman nahi dio neurogarapeneko eta ikaskuntzako nahaste honi. Kalkuluen arabera, gutxienez munduko biztanleriaren %10 ari eragiten dio, eta askotan berandu detektatzen da, nahaste erabat ikusezina baita eta eskola-porrot eta utzikeria gehienen eragile baita.
“"Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu webgune hau: https://disfam.org/8oct/"




