Iruneko Udala k, Gizarte Ongizate arloaren bitartez, jakinarazi duenez, Elitxu-Lapice auzoak adinekoentzako dinamizazio-zerbitzu berri bat izango du astelehenetik aurrera. Jarduerak auzoko elkartearen instalazioetan (Euskal Herria etorbidea, 23-25) egingo dira, astelehenetan 9:30etik 12:30era eta ostegunetan 16:30etik 20:00etara (jaiegunak, ekainaren 29a, irailaren 8a eta abenduaren 24a eta 31a izan ezik).
Zerbitzu berri hau martxan jarri da, irailaren 30 ean, ostirala, Iruneko Udalak Iruneko Adinekoen Espazioetako dinamizazio-zerbitzuaren kontratu berria sinatu ondoren, oraingoan Emocional Technologies 22, S.L. enpresa berriarekin. Azken urteetan eskaini den ohiko zerbitzuari espazio berri hau gehitzen zaio Elitxu-Lapicen.
Beste aldaketa esanguratsu bat da, tailerren eta jarduera berezien bidezko talde-lanaz gain, goizez banakako arreta indartuko dela, entzuketa aktiborako eta orientaziorako espazioak eskainiz (hitzorduarekin) eta gizarte-lanaren bidez auzoko erakunde eta baliabideekin sarean lan eginez, auzo bakoitzeko adinekoen gizarte-konexioa sustatzeko.
Horrek ordutegiak egokitzeko beharra ekarri du; beraz, hauek dira hiri osoko Adinekoen Espazioetako ordutegi berriak:
- Anaka-Puiana, Behobia, Palmera Montero eta San Miguel-eko lokalak astelehenetik ostiralera egongo dira zabalik 16:30etik 19:30era eta astelehen eta ostegunetan 10:30etik 12:30era, jaiegunak, ekainaren 29a, irailaren 8a eta abenduaren 24a eta 31a izan ezik.
- Lekaenea, Luis Mariano eta Elitxu-Lapice-ko lokalak astelehenetan 9:30etik 12:30era eta astearte eta ostegunetan 16:30etik 20:00etara egongo dira zabalik, jaiegunak, ekainaren 29a, irailaren 8a eta abenduaren 24a eta 31a izan ezik.
- Belaskoenea, Iraso eta Ventas-eko lokalak astelehen, asteazken eta ostiraletan 16:30etik 19:30era eta ostegunetan 10:30etik 11:30era egongo dira zabalik, jaiegunak, ekainaren 29a, irailaren 8a eta abenduaren 24a eta 31a izan ezik.

Elitxu-Lapice hiriko Adinekoen Espazioen sarean sartzearekin, guztira hamar lokal zuzentzen dira kolektibo honen jarduera eta sozializazioa sustatzeko: Anaka-Puiana, Behobia, Belaskoenea, Iraso, Lekaenea, Luis Mariano, Palmera Montero, San Miguel, Ventas eta Elitxu-Lapice bera.