Proiektu honek Irun eta Hondarribia arteko konexioak eraldatzea du helburu, Bidasoaldeko Hobekuntza Plan Integralaren barruan. Mugikortasun aktiboagoa, seguruagoa eta jasangarriagoa bermatuko du irundarrentzat.
Herritarrentzat onura nagusietako bat bidegorri sareari jarraipena ematea eta sendotzea izango da. Bi norabideko bidegorri berri bat eraikiko da, Irunekin lotura bermatuz. Bizikleta-bide honek Letxunborroko biribilguneraino iristen den egungo bidegorriarekin eta Amuterantz doan zatiarekin konektatuko da, ibilbide babestu eta erabat konektatua eskainiz.
Gainera, proiektuak oinezkoen segurtasuna nabarmen hobetuko du eremu horretan. Egunero 13.000 ibilgailu baino gehiago igarotzen diren 550 metroko tarte horretan, Amutaldeko saihesbide berriak trafiko nagusia bere gain hartuko du. Horrela, Mendeluko errepide zatia baretuko da, espaloiak zabalduko dira eta argiteria zein seinaleztapen berriak jarriko dira.
Eraldaketa honek hiri-ingurune atseginagoa sortuko du, autoen fluxua gutxituz eta sarrera-irteeretan oinezkoen, txirrindularien eta ibilgailuen arteko bizikidetza hobea lortuz.




