Programazioaren barruan, nabarmentzekoak dira Dies Oiassonis erromatar jaialdiaren XVI. edizioa, uztailaren 15etik 19ra, eta Euskal Jira ren 46. edizioa, abuztuaren 7tik 9ra Urdanibia plazan ospatuko dena.
Kultur eskaintza osatzeko, kale antzerkia, Girabira zikloa eta Urmuga ekimena izango dira, azken hau musika eta mendia uztartzen dituen proiektua. Gainera, Bidasoa Folk jaialdia eta Ribera Azoka ere egitarauaren parte izango dira.
Udalak adierazi duenez, helburua hiria dinamizatzea da, tokiko talentua sustatuz eta herritar zein bisitariei aisialdirako aukerak eskainiz. Jarduera guztiak Ensanche plazan jarritako informazio totem handian eta udalaren webgunean kontsulta daitezke.




