Ekimen horien artean, inbertsio handiena eskatzen duena Puntaleko haurrentzako parkearen eraberritzea izango da, 87.120 euroko kostuarekin. Horrez gain, Guadalupeko kulunkak instalatuko dira, Asto Bidea konponduko da eta Jaizkibel etorbidean bizikleta aparkaleku bat jarriko da.
Hasiera batean 200.000 euroko aurrekontua aurreikusi bazen ere, azkenean 210.148 euro bideratuko dira proposamen guztiak gauzatzeko. Udaleko arduradunek adierazi dutenez, gainerako proposamenak udaleko sail ezberdinetan aztertuko dira.
Herritarrek egindako berrehun proposamen baino gehiagotatik, Berme Taldeak, udal teknikari eta talde politikoen ordezkariek osatua, hogei hautatu zituen. Hasiera batean bozketa bidez aukeratu behar baziren ere, prozesua aldatu egin da Berme Taldearen aho batezko erabakiaren ondoren, bozketa egiteko aukera nahikorik ez zegoela iritzita.
“"Gainerako proposamenak Udaleko sail ezberdinetan aztertuko dira."




